PARTIDURIK galdu ez duten bi talde izango dira gaur aurrez aurre Zubipen, Emakumezkoen ligako partiduan: Hernani-Urnieta. Partidu interesgarri hau arratsaldeko 18:00etan izango da Zubipen.
Hernanik denak irabazi
Hasiera ezin hobea eman dio aurtengo ligari Hernaniko taldeak. Jokatu dituen lau partiduak irabazi baititu eta lider dijoa sendo, 12 puntu, 34 gol alde eta kontra bakarrarekin. Hala ere, gaur proba gogorra izango dute zuriberdeek, Urnieta etorriko baita bixitan Zubipera eta hauek ere partidurik galdu gabe baitatoz. Urnietako bizilagunen kasuan partidu bat gutxiago jokatu dute eta jokatutako hiruretatik bi irabazi dituzte eta bestea berdindu.
Lidertzan jarraituko du Hernanik
Azken bi partiduetan Hernanik garaipen errezak lortu ditu eta gol mordoa lortu ere bai, baina gaurko partidua oso bestelakoa izango da. Urnietak 2 gol bakarrik jaso ditu orain artean jokatutako partiduetan eta erasoan ere ez dira hanka motz gelditzen direnak, 10 gol baitaramazkite alde, jokatutako hiru partidutan. Beraz, gaur aukera polita izango da hernaniarrek aurtengo denboraldian eman dezaketen guztia ikusi ahal izateko. Hala ere gauza bat segurua da: gaur gertatzen dena gertatuta ere, Hernanik lidertzan jarraituko duela. Bigarren dijoan Zestoa eta gaur aurkari izango duen eta hirugarren dijoan Urnietari 5 puntuko aldea kentzen baitie. Gaurko partidua: Hernani-Urnieta, Zubipen, arratsaldeko 18:00etan.