Urriaren 21ean Nafarroa Oinez izango da Vianan. Dobera Euskara Elkarteak autobusa antolatu du bertara joan etorria egiteko. Txartel bakoitzak 9 euro balio ditu. Txartelak eskuratzeko astelehenetik ostiralera pasa behar da Doberako bulegotik (Larramendi 11, behea).
Jendea behar da
Nafarroa Oinezerako
Antolatzaileek jakinarazi dute jende premian dabiltzala, arratsaldeko txosna eta postu ezberdinetarako, eta zainketa lanetarako. Animatzen denak deitu dezala: 948 446 265 / 688 609 913.