Hernanik atzo hasi zuen liga, Eibarko Novamark taldearen aurka eta partidu osoan aurretik joan ondoren, 53-58 galdu zuten. Entrenatzaileak pena eta poza biak zituen partidu bukaeran: poza, senior mailan urte batzuk badaramazkien talde bati gerra eman diotelako; eta pena, irabazteko aukerak izanda galdu egin zutelako. Urte dezente dira Hernaniko saskibaloian senior mailako talderik izan ez dela eta aurten oso talde gaztea izango du Hernanik, iazko jubenil mailako taldea oinarri duena, salbuespenen bat gorabehera.