Urtzi Gartziaren aurkako euroagindua egunotan gauzatu liteke

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 12a, 02:00

Urtzi Gartzia egun hauetakoren batean entrega dezaketela eta, herritar talde batek dei egin du mobilizazioetara adi egoteko. Urtzi Gartzia joan den irailaren 24an atxilotu zuen polizia frantsesak Ortzaizen (Behe Nafarroan). Paueko auzitegiak Gartziaren kontrako euroagindua onartu ondoren, 10 eguneko epea jarri dute entregatzeko (urriaren 9tik hasita). Momentuan Tolosako (Frantzia) espetxean dago Urtzi Gartzia, jakinarazi dutenez egoera gogorrean. Entregatu ondoren zuzenean Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasako dela aurrikusi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!