Spining, Body training eta Indoor walking saioak, bihar debalde

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 12a, 02:00

Kirol Patronatuak larunbatero kirola egiteko saioak antolatu ditu. Goizeko 09:30etan Indoor walking saioa izango da, 10:30etan, Body training saioa; eta 11:30etan, spinning saioa. Joan den larunbatean hasi ziren sistema honekin eta astero egingo dute. Larunbat honetako saioa debalde izango da, baina hortik aurrea hilero 15 euro ordaindu beharko dira, eta larunbatero nahi adina saiotan parte hartu ahal izango da. Jakinarazi dute plazak mugatuak direla eta lekurik gabe ez geratzeko, bizkor ibiltzeko deia egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!