Hernanik liga hasiko du igandean Landaren

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 12a, 02:00

Ohorezko B mailako liga igandean hasiko du Hernanik, Landaren. Gernika taldea izango dute aurrez aurre, fitxaketa berriekin sendotuta etorriko den taldea. Hala ere, kontuan hartu behar da Gernikak ez duela Hernani partidu bakar batean ere garaitu azken urteetan. Partidua eguerdiko 12:00etan hasiko da. Jarraitzaileak deitu dituzte Hernani animatzera jaisteko Landarera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!