EAEk ez du gehiengoaren erabakia errespetatzen

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 12a, 02:00

Hernaniko EAk udal gehiengoarenganako errespetu falta salatzen du, gehiengoak (EA, EAJ, PSE, EB eta PP) Hirigintza Batzordean erabakitakoaren aurrean Tokiko Gobernu Batzordeak, soilik EAEk osatutakoa, igogailu proiektua zakarrontzira botatzea erabaki du. Toki berria edo igagailuaren kapazitatea, 15 lekutik 8ra, aztertua behar den aitzakiarekin tokiko gobernuak igogailuaren eraikuntza geldiaraztea erabaki du. EAEk nahiago izan du arkitekto aholkulariaren txostena onartu, lau zinegotzien babesa lortu zuena, batzordearen gehiengoaren diktamena onartu baino, bost zinegotziren babesa lortu zuena hain zuzen. Gehiengo eta gutxieneko jokua ulertzeko modu bitxia. EAEk argi utzi du zein den defendatzen duten joku demokratikoa, beraiek esaten dutena egin, gehiengoa izan ala ez izan. Tamalez erabaki hau ez da bakarra, orain igogailuari tokatu zaio lehen beste proiektuei tokatu zaien bide berdina, paralizazioa. Kudeaketa eraginkorra ulertzeko modu bitxia. Bitartean zer egin nahi duten jakiteko zain jarraitzen dugu. Iñaki Arratibel, Eusko Alkartasuna
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!