CHILLIDA Leku museoan Haizearen Orraziaren inguruko erakusketa inauguratu zuten atzo. Aurten betetzen dira 30 urte Haizearen Orrazia jarri zutenetik eta hori dela eta ekitaldi ugari izaten ari dira artelanaren inguruan. Chillida Leku museoan ere hainbat ekitaldi izan dira, horien artean erakusketak, eta azken honek Jesus Uriarte, Giuliano Mezzacasa eta Francesc Catalá-Rocak ateratako argazkiak biltzen ditu. Erakusketari Haizearen Orrazia. 3 Begirada izenburua jarri diote.
Erakusketan Haizearen Orrazia jarri eta gero ateratako argazkiak biltzen dira. Mezzacasaren argazkietan alde arkitektonikoa islatzen da; Uriarteren argazkiek indar gehiago ematen diote naturari; eta Catalá Roca zenak argazkiek eskulturan jarri zuen bere arreta. Guztira 20 argazkitik gora ikusi daitezke, txuri beltz nahiz koloretan.
Erakusketa ikusteko aukera otsailaren 18ra arte izango da, Chillida Lekuko Zabalaga baserrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!