Mobilizazio eguna gaur, azken atxiloketak salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 11a, 02:00

Mobilizazio eguna deitua dago gaur azken atxiloketak salatzeko. Hernanin LAB sindikatuak kontzentrazioak deitu ditu eguerdiko 12:00etatik 12:30etara Gudarien plazan, Eziago poligonoan eta Lastaola poligonoan, Errepresiorik ez! Euskal Herriak hitza eta erabakia leloarekin. LAB sindikatuak dei egin dio ´euskal langileriari eta jendarte osoari` kontzentrazioetan parte hartzeko. LABek azpimarratu du operazio hauek ´ezker abertzalea zigortzea eta eztabaida zein egoera politikoa baldintzatzea` dutela helburu eta herri honek ´eskenatoki guztiz bestelakoa` behar duela: ´eskenatoki demokratikoa, gatazka konponduko duena`. Azken atxiloketak ezker abertzalearen aurkako eraso zuzena direla salatu du eta dio ´konponbide politikoa, Euskal Herriaren aitorpen nazionala eta borondate demokratikoaren errespetua` exijitzen duten sektore eta pertsona guztien aurkako eraso zuzena ere badela.

Manifestazioa
Ezker abertzaleak ere manifestazioa deitu du gaur, 20:00etan plazan, Gora Euskal Herria askatuta, Independentziari ateak ireki leloarekin. Herritarrei parte hartzeko deia luzatu die.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!