Inauterietako kartel lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 13a, 02:00

Inauterietako kartel lehiaketako oinarriak atera dira dagoeneko. Jakinarazi dutenez kartelak entregatzeko epea abenduaren 3an bukatzen da. Kartelak Hernaniko Inauteriak 2008 goiburua behar du izan eta paperean aurkeztuz gero neurri hauek izan behar ditu: 38 cm. zabal eta 44 cm. altu. Kartelak Biteri kultur etxean entregatu behar dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe eta sobre itxi batean. Bertan egilearen izena, helbidea eta telefonoa jarri behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!