Egun berezia izango dute azaroaren 3a Elur Txorin, 25garren aldiz sagardo lehiaketa egingo baitute. Ospakizun berezi honetan parte hartu nahi duenak urriaren 27ra bitartean izango du izena emateko aukera. Menua ere ez da bromakoa: bakailoa kokotxekin, txuleta, gazta eta intxaurrak, kafea, kopa eta purua. Hamar sagardotegitako sagardoak izango dira: Hernanitik Iparragirre, Elorrabi, Altzueta, Rufino, Zelaia eta Alberro; Astigarragako Oiarbide; Urnietako Setien eta Elutxeta eta Zubietako Astiazaran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!