Sagardo lehiaketarako izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 10a, 02:00

Xalaparta elkarteak sagardo lehiaketa antolatu du, urriaren 20rako eta izen ematea zabalik dago, urriaren 14ra bitartean. Bazkideak eta lagunak joan daitezke eta antolatzaileek dei berezia egin nahi die bazkideei anima daitezen, iaz oturdurako nahikoa jende bildu ez zela eta ez baizuten lehiaketarik egin. Hamar sagardotegitako sagardoak izango dira: Altzueta, Alberro, Elorrabi, Eula, Iparragirre, Setien, Oiarbide, Elutxeta, Zelaia eta Otsua Enea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!