Txantxangorriko itxasoko arrantza taldeak puntuak pilatzen jarraitzen du eta oraingo honetan Zumaian izan dira, ANADE elkarteak antolatutako txapelketan. Emilio Tamargo izan da oraingoan puntuak pilatu dituena, 482 gramoko durdo bat harrapatu baitu. Pieza ederra, baina txikia ematen zuen bere ondoan beste lagun batek harrapatu zuen 2.850 gramoko raiaren ondoan. 50 bat arrantzalek puntuatu zuten eta hernaniarra 28garren postuan geratu zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!