Karobi elkarteak garagardo festa antolatu du urriaren 26rako eta izen ematea zabalik da. Datorren igandera arte bazkideek izango dute izena emateko aukera eta astelehenetik aurrera gainerako guztiek.
Gehienez ere 70 lagunentzako tokia izango da eta afari prezioa 15 eurokoa da. Txerri ukondoa, saltxitxak, patata purea eta nahikoa garagardo izango da aukeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!