Liburu eta bideo bat aurkeztuko dituzte bihar Karbonera gunean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Francoren garaiko kontuak biltzen dituzte bai liburuak eta baita bideoak ere. Liburuaren izenburua da Esclavos del franquismo en el pirineo eta Fernando Mendiola eta Edurne Beamout dira bi egileak. Bihar, Fernando Mendiola berak aurkeztuko du liburua.
´Eguzki Bideoak`ek egina
Bestalde, Desafectos. Esclavos de Franco en el pirineo da bideoaren izenburua eta Eguzki Bideoak izan da egilea. Aitziber Sanchez izango da bideoa aurkeztuko duena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!