Gazte Txokoa ekitaldiz gainezka dago, astero, asteartetik igandera artean. Irailean igandetan itxi egin dute, baina urrian hasi dira astean sei egunetan irekitzen. Asteartetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara izaten ditu ateak zabalik Gazte Txokoak eta ostiraletik igandera arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara. Urrian, ekitaldi ugari izango dira: 3x3 saskibaloi txapelketa, graffiti tailerra, kartera tailerra, azkazalak margotzeko tailerra, sudoku erraldoia, zinera irteera, zaldian ibiltzera irteera... zaldian ibiltzera joan nahi dutenek ostirala aurretik eman behar dute izena.
Sofak emateko eskaera
Gazte Txokoak ekitaldien berri emateaz gain, eskari bat egin die herritarrei: nahiko egoera onean dagoen sofaren bat botatzeko asmoa badu inork, Gazte Txokora inguratu edo bertara deitzeko, beharrean daude eta. Gazte Txokoa Aristizabal kalean dago, eta telefonoa da: 943 33 32 12.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!