JIshin A. Hendriks Oshok hitzaldia emango du gaur Zen meditazioari buruz, arratsaldeko 20:00etan, Biterin. Hitzaldiaren izenburua da El momento presente es un barco sin muelle de atraque.
Budismo eskolakoa
Hitzaldiko antolatzaileek zabaldutako argibideen arabera, Zen meditazioa Budismo eskolakoa da. Zenbaitek ez du erlijio moduan hartzen, baina beste batzuentzat bada erlijioa. Berez, jainkorik ez omen du Zen meditazioak, ´guztiaren sustraia` bilatzen omen du eta horretan oinarritzen da. Argibide gehiago nahi duenak Biterin izango ditu gaur.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!