Udaletxean, Casa Consistorial eta Herriko Etxe jartzen zuen oraintxe arte eta Herriko Etxe horri zegokion A jarri zioten atzo goizean, Herriko Etxea izateko. Marian Beialarrangoitia Alkateak honela azpimarratu du: ´esan genuen euskarak behar zuen tokia izateko lan egingo genuela, eta euskara kutsatzen eta zabaltzen ahaleginduko ginela. Bide horretan gaur eman dugun pausoa ezin esango dugu erabakiorra denik, ezta garrantzitsuena ere, baina urrats guztiek dute bere garrantzia eta Udal eraikinean Herriko Etxe ordez, gauzak ondo idatzita, HERRIKO ETXEA jartzeak badu bere esanahia, euskaraz ere ondo idatzia egoteak alegia. Horixe helburu hartuta, gaur goizean ezarri da kargura iritsi berritan egindako enkargua (A letra jartzekoa)`
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!