Ehun egunetik gora, zain

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 9a, 02:00

Egun batzuk pasa dira Gobernu Talde berria eratu zenetik, eta badira zenbait gauza deigarri gertatu zaizkidanak: Ez herritarrek eta ez oposizioko zinegotziek ez dakigu, aurrekontuek biltzen duten proiekturen bat egingo den (Etxeberri, Ereñotzu, Urbieta kaleko bidegorria, etab), eta urrian gaude. Ez dakit zergatik, auzo elkarte bateko lehendakariari ez zaion zinegotzi baten mugikor zenbakia ematen, eta galdetzen dut ez ote den auzo elkarteekin hitz egin nahi edo planteatutako sistemak ez ote duen hernaniarrekiko harreman zuzena biltzen. Ez dakit zergatik, Alkateak ez dituen beharrezko pausoak eman herritarren ordezkarien gehiengoak eskatu duen giza eskubideen batzordea sortzeko. Eta ez dakit Hernani 2020 Batzordeko bilerarik ez antolatu izanaren arrazoia, bertan aztertu bailitezke Kale borroka bezalako gaiak eta egunez eguneko elkarbizitzan sortzen diren arazoak. Hauteskundeetan hitz eman zuten gardentasuna, elkarrizketa eta komunikazioa ez dira ageri, orain artekoan. EAJ-PNVtik esan nahi dugu hemen jarraitzen dugula, Udalean jarraitzen dugula Hernaniren alde lan egiteko eta jardun honetan Hernani hobetzeko helburua duten proiektuak babestuko ditugula, gure herriaren aurkako den edo irabazi politiko hutsak bilatzen dituen edozein proposamenen aurka egingo dugula. Eta noski, herritarrek eskatzen diguten edozein jardun proposatzen jarraituko dugu, Hernani hobetzeko helburua duten heinean.

Andoni Amonarraiz EAJ-PNVko zinegotzia (*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!