Astigarragako biaduktoan pitzatu bat atera dela-eta, PSE-EEk azpiegituretako Diputatuaren agerpena eskatu du

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 9a, 02:00

Jose Morcillok azpimarratu du herritarren eta erabiltzaileen kezka helarazi nahi diola Diputatuari.

Urumeako autobideko Oialume eta Astigarraga arteko zatia itxia dago, biaduktoko zutabe batean pitzatua azaldu delako. Gipuzkoako Foru Aldundiko PSE-EEko batzarkide den Jose Morcillo hernaniarrak Azpiegituretako Diputatuaren agerpena eskatu du, honen berri emateko. Morcillok Kronikara bidalitako prentsa ohar batean azpimarratu du bizilagun eta erabiltzaileen keja helarazi nahi diotela Diputatuari ´harrituta baitaude, neurri honetako obra, erabili diren bitarteko teknologikoak, eta urtebete baino lehen itxi egin behar izan baita`. Morcillok dio ezinbestekoa dela beharrezko informazioa biltzea, pitzatua azaldu izanari buruz eta berriz irekitzeko hartuko diren neurriei buruz.

Zerk huts egin duen galdera
Batzarkide sozialistak bere harridura azaldu du ´errepideak ez baitu urtebete ere, eta dagoeneko defizientziak baitauzka. Jakin nahi dugu zer neurri hartuko diren eta zer jarraipen ari zaion egiten, azpiegitura koplexu eta garesti honi eta zerk huts egin duen`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!