Gobernu Batzarra bilduko da gaur udaletxean, arratsaldeko 18:00etan. Gai zerrenda luzea dute, tartean, apeaderoko igogailuaren gaia, Santa Barbarako plan berezia eta lokalak etxe bihurtzeko gaia. Lehengo asteko Hirigintza Batzordean eztabaidatutako gaiak dira hirurak. Bestalde, Hezkuntza, Kultura eta Euskera Batzordea ere bilduko da gaur, 18:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!