Errepresiorik ez! Euskal Herriak hitza eta erabakia leloarekin sentsibilizazio eta mobilizazio eguna deitu du LABek Euskal Herriko lantokietan eta Hernanin kontzentrazioak izango dira, 12:00etatik 12:30etara, Gudarien Plazan, Eziago poligonoan eta Lastaola Poligonoko errotondan. ´Azken operazio judizial eta poliziala azken ahalegina besterik ez da euskal independentismoa indargabetzeko, Espainiako estatuak aspalditik burutzen duen ezke abertzalearen kriminalizazio eta jazarpen estrategiaren barruan` sindikatu abertzaleak salatu duenez eta azken operazioak salatzeko deitu du mobilizazio eguna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!