Zikuñako Ama zikloturista taldeak zuzendaritza berria aukeratu du

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 9a, 02:00

Ostiralean izan zuten batzarra eta datorren denboraldirako zenbait helburu ere jarri zituzten, lokala lortzea besteak beste.

Zikuñako Ama zikloturista taldeak batzarra izan zuen joan den ostiralean Biterin. Hogei lagun elkartu ziren bertan eta besteak beste zuzendaritza berria onartu zuten. Zortzi kidek osatuko dute zuzendaritza berria eta lehendakari Cesar Rodriguez izango da.

Lokala lortu nahian
Urteari begira zenbait helburu jarri ditu Zikuñako Ama taldeak. Diru-laguntza eta lokala lortzea izango da bat, horrez gain kide berriak lortzea ere lortu nahi dute eta Hernaniko zikloturistak batu, eta jantziaren irudi berria asmatzea. Hitzaldiak antolatzeko asmoa ere azaldu dute eta ziklismo eskola eta klase praktikoak antolatzekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!