Yone Boutique taldea bolada onean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 8a, 02:00

Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldea bolada onean da, ostiralean Jaizkibel Taberna taldearen kontra jokatutako partidua 1 eta 3 irabazi baitzuen. Hernaniarrak ondo dabiltza, izan ere, bi partidutik bi irabazi dituzte. Ostiralean partidu osoan zehar izan ziren nagusi eta aurkariek azkeneko momentuan sartu zuten gola. Hernaniko golak: Pako, Peio eta Lutik sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!