EHU UPV Hernanik
garaipenarekin hasi du liga. Larunbatean Errioxako Haron jokatu zuen bertako taldearen kontra eta 1 eta 3 irabazi zuen. Nahiko erraz lortu zuen garaipena Hernanik, jokoak ikusi besterik ez dago: 15-25, 28-26, 15-25 eta 19-25. Partidua kontrolpean izan zuten hernaniarrek, nahiz eta errioxarrak bigarren jokoan gailendu. Garaipen honek indar haundia eman dio Lauri eta Borjak zuzentzen duten taldeari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!