Horixe da lortu nahi dutena azken hilabete hauetako eraso, atxiloketa eta abarrekin. Estatuek badakite indarrez gu ahulagoak garela, txikiagoak garela, eta hortaz baliatzen dira edozein bidegabekeria martxan jartzeko. Ez daude prest euskaldunokin eskubideei buruz hitz egiteko, ez dute onartu nahi gure gaitasuna herri bezala aritzeko. Eta txontxongilo batzuk bezala erabili nahi gaituzte, gaur makilkada eta bihar eztenkada emanez, egiten ditugun proposamen guztien kontra. Baina euskaldunok ez daukagu beste aukerarik geureari irmoki eustea baizik; hain zuzen ere, orain arteko lanari eutsi behar diogu, duintasunez eta tinkotasunez, lotsarik gabe. Gure ondorengoei askatasuna eskaini behar diegulako, eta ez etsipena. Horregatik jarraitu behar dugu lanean, norberak bere esparrutik.
Peio Egaña.