larunbatean izan ziren Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken 4 sailkapen saioak. Hernaniarrak ere izan ziren tartean, Errenteriko saioan. Ibon Minerrek 4garren postua egin zuen, 233 puntu lortuta. Iker Osak 5garren egin zuen aurrekotik puntu bakarrera.
Saioko txapelduna Orioko Ibai Esoain izen zen, 263, 5 punturekin. Orokorrean saioa nahiko hotz joan zela aipatu beharra dago, eta horrenbestez puntuazioa ere baxutik joan zen. Esoainek lortu du beraz aurrera segitzeko Errenteriko txartel bakarra.
Asteburuko beste saioak
Txapelketako beste hiru saio ere izan dira asteburuan, Getarin, Elgetan eta Ataunen. Getarin, Bixente Gorostidik irabazi zuen, 254 punturekin. Elgetan berriz, Nahikari Gabilondo izan zen sailkapeneko buru, 273 punturekin. Ataunen Jokin Urangak irabazi zuen, 288 punturekin.
Sailkapen fasea bukatuta final laurdenetako saioei ekingo diote orain bertsolariek. Finalaurdenak urriaren 20tik azaroaren 4ra bitartean izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!