OSCAR Galiana artista hernaniarraren erakusketa ikusteko aukera izango da urriaren 16ra bitartean, Biteri kultur etxean. Erakusketak bi zati ditu, alde batetik Indiako emakumeei ateratako argazki saila dago, Oscar goes to Bollywood izenburua duena. Bestetik, kalean barrena egindako pasioetan bildutako objetuekin sortutako artelanak daude, Exposicion a los elementos izenburuarekin. Erakusketa astelehenetik ostiralera ikusi daiteke, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Gauzak aldatu egiten dira
Argazki sailean, batez ere Indiako emakumeei ateratako argazkiak agertzen dira, Galianaren hitzetan emakume hauek artelanak dira. Argazki hauetan Indiako kulturan garrantzia haundia duen ideia bat islatu nahi izan du: gauzak aldatu egiten direla eta ezer ere ez dela bere horretan mantentzen, nahiz eta kontrakoa uste. Elementu ezberdinekin egindako artelanetan, denetarik ikusi daiteke, ikuslea harritzeko moduko artelanak. Oscarrek azaldutakoaren arabera, bildutako objetu ezberdinekin esanahi bat duen artelana sortzen saiatu da. Artelan sail honetan maitasuna, natura, heriotza eta tratu txarren ideiak islatu nahi izan ditu.