gorengo mailako taldeak atzo 2 eta 0 irabazi zuen Touring taldearen kontra. Hernani nagusi izan zen partidu osoan zehar eta ez zuen beste munduko jokorik egin behar izan irabazteko. Golak bigarren zatian etorri ziren, Mikel Aginagalde eta Iker Torreren eskutik. Hernanik gol gehiago ere sartzeko aukerak izan zituen, baina azkenean markagailua 2 eta 0 geratu zen. Hernanik partidurik galdu gabe daramaki denboraldia.
Emakumezkoen Ligan, Hernanik 16 eta 0 irabazi zuen Usurbilen kontra. Talde honek ere ez du partidurik galdu denboraldia hasi denetik. Bestalde, Nazional mailako juenilek 1 eta 2 galdu zuten Athletic-en kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!