Gaur hasiko da Emakumea Pilotari Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 7a, 02:00

Gaur hasiko dute Hernaniko pelotariek Emakumea Pilotari Txapelketa. Gaur honako partidu hauek jokatuko dira Beotibar frontoian: Zabala-Zabala/Arrondo-Urbieta; Bañaren-Gurrutxaga/Urbistondo-Lukas; eta Jauregi-Goenaga/Lujanbio-Arrizabalaga. Arratsaldeko 15:30etan hasita. Txapelketa honetan Hernaniko 15 pelotarik hartuko dute parte. Nagusi mailan: Garbiñe Tijero, Iratxe Arrizabalaga, Goiatz Mansizidor, Eluska Arrondo, Ane Lujanbio, Leire Lukas, Garazi Jauregi eta Nagore Zabala. Jubenil mailan: Ane Lizeaga, Mirari Pagola eta Eneritz Perez. Kadete mailan: Miren Otxotorena, Eli Gutierrez eta Irati Ugalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!