ARTISTEN topaketa izan zen atzo Urbieta kalean. Goiz partean, eguraldi nahasia izan zela eta, ekitaldi batzuk Atsegindegiko aterpean egin zituzten. Bertan graffitigileek sprayak hartu eta kolore, letra eta irudi ezberdinekin apaindu zituzten haientzat propio jarritako oholak.
Arratsalde partean eguraldiak hobera egin zuen eta ekitaldiak Urbieta kalean egin ziren. Trafikoa moztuta zegoenez, artistek kale hori hartu zuten eta bertan lasai ederrean aritu ziren, musika jartzen, marrazten, eta abar.
Atzoko ekitaldi ikusgarrienetako bat izan zen break dantzariek eskaini zutena, musikaren erritmora sekulako abileziak egin baitzituzten, ikusleen gozamenerako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!