Hernanik eta Touring-ek jokatuko dute gaur Zubipen Gorengo mailan, arratsaldeko 16:30etan. Hernaniarrak partidurik galdu gabe daramakite denboraldia, jokatutako lau partiduetatik bi irabazi eta bi berdinduta. Laugarren postuan dira sailkapenean, eta puntu bakarrera dute Berio, bigarren sailkatua. Igoera postuetan ibili nahi badute, Zubipeko partiduak aurrera atera beharra daukate txuriberdeek eta gaur ere garaipena bilatuko dute. Momentuz, Ordizia dijoa sailkapen buru, jokatutako lau partiduak irabazita eta lehiakide gogorra izango dela erakutsi du. Usurbila lehen postuan Emakumezkoen Ligako taldeak ere gaur jokatuko du, arratsaldeko 15:30etan, Usurbilen, sailkapeneko azkenaren aurka. Hernaniarrek ligako lehen hiru partiduak irabazi egin dituzte eta lehen postuan dijoaz. Hernanik gaur irabazi beharreko partidua du, lehen postu hori sendotzen joateko.
Hernani-Athletic Zubipen
Nazional mailako jubenilek ere partidu garrantzitsua dute gaur Zubipen, lehen postua baitago jokoan. Hernani lider da eta Athletik dijoa bigarren. Partidua eguerdiko 12:00etan izango da.