Zenbait egunkarik jakitera eman dutenez, Gipuzkoako Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatu du gidari batentzat, Hernanin kotxe ihesaldi batean hiru Ertzaini zauriak eragiteagatik, desobedientziagatik, trafikoan arriskua sortzeagatik, eta autoritateari aurre egiteagatik. Ihesaldia joan den urteko apirilaren 6an gertatu zen, goizeko 09:45etan. Egun horretan, gidaria Ibarluze poligonoan zegoen eta Ertzainaren patruilarekin topo egiterakoan ihes egiteari ekin zion, antza denez gidariak ez zuen segururik. Gidariak ihesaldian zenbait buelta eman zituen herrian barrena, trafikoa oztopatuz. Azkenean Ertzain patruila batek errepidetik atera arazi zuen eta bi kotxeek zuhaitz bat jo zuten. Ondoren, Ertzain batek puskatuta zegoen leiho batetatik eskua sartu eta kotxeko giltzak kendu zizkion. Honek zauriak eragin zizkion. Zuhaitzaren kontra jo zuten beste bi Ertzainak ere zauritu egin ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!