Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarrak erakusketa inauguratuko du gaur, 19:30etan, Donostiako Kutxa Boulebard aretoan. Erakusketaren izenburua da Adarraren magaletik, Adarra mendiari egindako omenaldi moduko bat. Erakusketan aluminiozko eskulturak ikusi ahal izango dira gehien bat, horietatik batzuk erraldoiak dira gainera. Pintura lanak ere ikusi ahal izango dira, eta teknika misto batekin egindako beste lan batzuk ere bai, aluminioa, erretxina eta pintura nahasten dituena. Erakusketa urriaren 21era arte izango da ikusteko aukera, astelehenetik igandera, goizeko 11:30etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!