Gipuzkoako txapelketako bi partidu jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek. Eskuz binaka eta kadete mailan Aurrera Saiaz taldeko bikotearen kontra ariko dira Santxo eta Lizeaga. Arratsaldeko 19:00etan, Bidanian. Bestalde, eskuz banaka eta nagusi mailan, Oskarbi taldeko pelotariaren kontra jokatuko du Ioritz San Sebastianek. Gaueko 21:00etan, Elgetan. yy
u ARETO FUTBOLA
Jaizkibel Taberna taldearen
kontrako partidua gaur, Lezon
Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak partidua jokatuko du gaur, Jaizkibel Taberna
taldearen kontra. Taldea ezezaguna da hernaniarrentzat, hala ere uste dute ez direla batere txarrak, lehengoan 1 eta 7 irabazi baitzuten. Partidua gaueko 21:00etan izango da, Lezoko Bekoerrota kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!