ASTEAZKEN goizean sofa bat gainean zuela esnatu zen Zinkoeneako Norabide guztiak eskultura, Gotzon Huegunek egindakoa. Izan ere, udaletxeko altzariak biltzeko kamioia asteazken goizetan pasatzen da auzoz auzo, jendeak astearte gauean utzitako altzari zaharrak biltzera. Sofa eskultura gainean utzi zuenak ordea, ez zuen pentsatuko zerbitzuko langileei zein lan jarri zien sofa han goian utzita.
Funtzionamendua
Zerbitzuko telefono zenbakia da: 943 332311. Telefonora deitu eta altzariak zein lekutan utzi diren jakinarazi behar da. Altzariak astearte gauetan utzi behar dira eta kamioia asteazken goizaldetan pasatzen da bila.