JENDEA bizkor ibili da aurten gripearen kontrako kanpainan. Izan ere, kanpaina martxan jarri eta astebetera 950 pertsona izan dira gripearen kontrako txertoa hartu dutenak, hau da, egunero 135 pertsonatik gora. Gripearen kontrako txertoa bereziki 65 urtetik gorako herritarrei eta gaixo kronikoei dago zuzendua, baina nahi duenak ere har dezake. Kanpaina urriaren 31n bukatzen da eta txertoa hartu nahi duenak anbulatoriotik pasa edo bertara deitu dezake ordua hartzeko.
Gripe gutxiago
Carmen Blancok adierazi duenez, azken urteetan gripe gaixo gutxiago hartu dituzte anbulatorioan. Honen zergatiagatik galdetuta, anbulatorioko buruak uste du gripearen kontrako kanpainak eragin duela gaixoen beherakada. Gripea ere hotz boladatan agertzen da, eta iaz behintzat ez zuen hotz haundirik egin.