Urriaren 20an hasiko da buruz buruko Kronika pelota txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 5a, 02:00

PREST dago Kronika buruz buruko 4 1/2ko pelota txapelketako egutegia. Guztira 16 pelotarik hartuko du parte, 4 taldetan banatuta. Talde bakoitzean 4 pelotari daude eta liga jokatuko dute haien artean. Liga hau urriaren 20an hasi eta abenduaren 1ean bukatuko da. Ondoren talde bakoitzeko aurreneko bi pelotariek final erdiak jokatuko dituzte, abenduaren 15ean. Finala abenduaren 23an jokatuko da eta baita sari berezia ere. Partiduak larunbatetan jokatuko dira. Egutegiaren kopia Kronikako bulegoan eskura daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!