Victor Goikoetxeak egin berri duen murala ikusgai Udaletxean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 3a, 02:00

victor Goikotxea, margolari hernananiarrak, egin berri duen murala ikusgai dago egun hauetan udaletxeko sarreran. Victor Goikoetxeak enkarguz Hernaniko familia batentzat egin du lana eta familia eta Hernanirekin lotura duten elementu eta sinbolo ugari agertzen dira 3,50 metro zabal eta 2,50 metro altu dituen mural honetan: Adarra eta Oindi mendiak, Udala, Leoka labaderoko zutabea, baserriak, eta abar. Hernanirekin duen lotura ikusita, garrantzizkoa iruditu zaio Victor Goikoetxeari murala udaletxean jartzea, herritarrek ikusi dezaten. Ikusi nahi duenak urriaren 12ra arte izango du aukera, 09:00-13:00 eta 18:00-19:30. Margolariak hiru hilabete inguru pasa ditu mural hau egiten, idea, bozetoa eta murala pintatzen. Victor Goikoetxea lan ugari egiten ari da, mural honetaz gain, Oriorako beste bat ere egin du eta Toscanan kurtso bat ematen aritu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!