Etxabe estelarrean ariko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 2a, 02:00

Erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan, astearteroko moduan. Jokin Etxabe Hernanin bizi den atzelaria partidu estelarrean ariko da gaur, Altuna I lagun duela, Uterga eta Urrutiaren aurka. Horrez gain, beste hiru partidu ere izango dira: Gorriz-Martinez I/Zulaika-Zubizarreta, Bereziartua-Badiola/Sarasua-Ion, Iribarren-Olazar/Matxin III-Agirrezabala. Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!