Ostiraleko batzarrera dei egin die zikloturistei Zikuñako Ama taldeak

Kronika - Erredakzioa 2007ko urr. 2a, 02:00

Datorren ostiralean batzarra izango du Zikuñako Ama zikloturista taldeak, taldeko lana eta ibilbidea indartzeko asmoz. Batzarra taldeko bazkideentzat eta interesa duten guztientzat zabalik dago eta gai zerrenda ere luzea da:

- J.O.C.C. elkartearekiko egoera.

- Antolakuntza proposamenak.

- 2008 urteko egitaraua. 

- Zuzendaritza aukeraketa. 

- Web orria. 

- Zikuñako Amako logoa. Jendeak beste gairik balu proposatzeko gonbidapena luzatu dute taldeko arduradunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!