OSCAR Galianaren lanak ikusteko aukera izango da gaurtik hilaren 16ra bitartean, Biterin. Argazkiak ikusteko aukera izango da, Indiako emakumeei ateratakoak. Pinturak eta collage bidez egindako lanak, eta eskultura txiki batzuk ere ikusi ahal izango dira. Erakusketaren inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da. Hernanin bizi den artista honek azaldutakoaren arabera, lan guzti hauek badute elkarrekiko lotura bat, ´egiteko modu periferikoa dute lan hauek, pasiatzera atera naizenetan bildutako materialekin eta izandako gogoetekin osatutakoak`. Erakusketan honako gai hauek ukitzen ditu, besteak beste: maitasuna, tratu txarrak, natura...