Iñaki Lizaso doneztebarrak galdu egin zuen larunbatean Galarretan, Bereziartuarekin, 26-40 Altuna I-Eizagirreren kontra. Honenbestez, bere garaipen arratxa puskatu egin du; belauneko lesiotik osatu zenetik lau garaipen zituen doneztebarrak errenkan lortuta. Estelarrean, berriz, Ezkurra eta Zeberio IIren arteko lehia desorekatu egin zen, Ion Etxeberria Ezkurraren bikoteak egindako partidu txarragatik. Auzmendi, Zeberio IIren bikoteak, erraz gainditu zuen Etxeberria gaztea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!