Sagastialde elkartean I. mus txapelketa jokatu dute aurten hamalau bikotek, udara aurretik, eta Joxe Mari Bengoetxea eta Pavon izan dira estreinako irabazleak. Txapelketako sariak joan den ostiralean, irailak 21, banatu ziren, elkartean egindako afarian. Esan bezala, aurreneko saria, Bengoetxea-Pavonek jaso zuten; bigarrena, Ruben Lion eta Juan Caballerok; hirugarrena, Josean Morenok eta Jose Mari Carrionek; eta laugarrena, Isidro Pagola eta Carlos Sanchezek. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie txapelketako sariak ematen lagundu duten hornitzaileei: Easo-Bachiller, Vinicola Guipuzcoana, Anexo etxetresnak, Txapeldun sariak, Eula sagardotegia, Dulcifrost gozotegia, Antziola okindegia, Goros edariak eta Nafarroako Rural Kutxa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!