Igor eta Arri Krokombo DJak ariko dira gaur Tilosetako kioskoan musika jartzen, Igandeko Sargoriaren 47garren erasoaren barruan. Bi lagun hauek Molotoff irratian Krokombo Potombo umorezko saioa egiten dute igande arratsaldetan, baina gaurko igandea beste zaletasun batekin okupatuko dute: musikarekin. Musika elektronikoa eta reggae-dub doinuak jarriko dituzte nagusiki, beti bezala 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!