Bergaran urriaren 7an egingo den Kilometroak 2007 festarako autobus zerbitzu berezia jarriko du Pesa konpainiak Donostiako Pio XII plazatik, Dobera euskara elkarteak jakinarazi duenez. Joateko bi orduro izango da autobusa, goizeko 10:00etatik 20:00etara bitartean. Bergaratik Donostiara bueltatzeko ere bi orduz behin izango dira, 08:45etatik 18:30etara. Ordu horretatik aurrera, 19:45etan eta 20:45etan ere izango dira autobusak. 19:45etan, gainera, zabaldu egingo dute zerbitzua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!