Hernanik sekulako jipoia atzo Ekintzari Zubipen (15-0)

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 30a, 02:00

Lehen minutuan jada markagailua alde zuten hernaniarrek. Gorengoak puntu bat lortu zuen Arrasaten (1-1).

Sekulako jipoia eman zion atzo Hernanik Ekintzari, 15-0, emakumezkoen ligako hirugarren jardunaldian. Nabaritu zen talde donostiarra berria dela kategorian eta Hernanik ez zuen inolako arazorik izan partidua alde jartzeko. Partidu bukaeran sentsazio orokorra izan zen donostiarrek ez zutela serioegi hartu partidua. Dena dela, emaitza horrekin, Hernani lehen postuan jarri da, bederatzitik bederatzi puntuak lortuta, eta goal-average ederrarekin.

Gorengoak bana Arrasaten

Gorengoak Arrasatetik puntu bat ekarri zuen, Mondragonen aurkako partiduan bana eginda, eta porrotik jaso gabe jarraitzen du ligan. Ez da emaitza txarra, zelai zaila baita Mojategi. Laugarren jardunaldiko partidu guztiak atzo jokatu ziren eta Hernani laugarren dago sailkapenean, 8 punturekin. Ordizia da liderra, 12 punturekin eta Berio bigarren 9rekin.

Liga nazionalak irabazi Durangon (0-2)

Gazteen liga nazionaleko taldea ederki ari da eta atzo ere irabazi egin zion Durangori Tabiran (0-2).

Atzo Zubipen, infantilak irabazi eta jubenilak galdu

Infantilen ohorezko mailan, Hernanik 3-1 irabazi zion atzo Hondarribiari Zubipen. Ohorezko gazteen mailan, berriz, Errenteriako Union Txikik puntuak eraman zituen Zubipetik, gol bakarra sartuta (0-1).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!