Asteburuetan kirola egin nahi dutenentzat ikastaroak antolatu ditu Kirol patronatuak, larunbat goizetan. Izena ematen dutenek Spinning, Body training eta Indoor walking kirolak egiteko aukera izango dute, hilean 15 euro ordainduta. Larunbatero goizeko 09:30etan hasiko dira eta 12:30ak arte hiru ikastaroak emango dituzte jarraian, ordubeteko iraupenekoa bakoitza. Jendeak nahi duena egiteko aukera izango du larunbatero, eta bi edo hiru egin nahi dituenak ere izango du aukera, gorputzak barkatzen badio. Dagoeneko 10 pertsona izena emanda daude eta izen ematea zabalik dago kiroldegian. Ikastaroa ekainera arte izango da, baina denboraldi baterako ere eman liteke izena.