Errugbi elkarteko senior taldea lagunarteko partidua jokatzekoa zen gaur, Valladoliden aurka, baina , jokalari batzuk selekzioarekin daudelako eta beste batzuk min hartuta, ekipoa ezin izan dute osatu eta partidua bertan behera geratu da, Joxe Elosegi entrenatzaileak Kronikari jakinarazi dionez. Senior taldeak urriaren 14an hasiko du liga txapelketa, Gernikaren kontra Landaren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!