Euskal dantza ikastaroa

Kronika - Erredakzioa 2007ko ira. 29a, 02:00

San Joan Konpartsak euskal dantza ikastaroa antolatu du, nahi duen guztientzat. Etzi, astelehena, hasiberrientzat ikastaroa izango da 17:00etatik 18:30etara eta asteartean ere bai 18:00etatik 19:30et ara. Bi ikastaro hauek Etxeberrin izango dira, 9garren blokean. Bestalde, urriaren 6an ere bada ikastaroa hasi berrientzat, goizeko 09:00etatik 10:30etara, Biterin. Hasi berriak ez direnek ere badituzte bi ikastaro, dantzan egin eta sakontzeko: etzi, urriak 1, 17:00-18:30etan Etxeberrin, 9 blokean; eta urriaren 6an, 10:30etatik 12:00etara, Biterin. San Joan Konpartsak dei egin die dantzan ikasi edo jakinda egin nahi duten guztiei bertara animatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!